Faktoria magazina
Itziar Insausti
'Baso-bainuen bidez gure buruarekin konektatzea da helburua'
Aralarko basoan egingo ditu baso-bainuak Itziar Insaustik eta natura zentzumenen bidez gozatu eta bizitzea da bere proposamena.
-
Itziar Insausti Basanatura
16:47 min
Natura zentzumenen bidez gozatu eta bizitzea da Itziar Insaustik Basanatura izeneko proiektuarekin proposatzen duena. Ikusmena, entzumena, ukimena eta dastamentaren bidez egunerokotasunetik deskontektatu eta geure buruarekin konektatzea da asmoa eta horretarako bi baso-bainu aukera aurkeztu dizkigu Faktorian.
Japonian tradizio handia duten baso-bainu hauek Aralarren egiteko asmoa du Insaustik eta Faktorian praktika honen inguruko xehetasunak eman dizkigu.