Itxi

Faktoria

Markel Olano

'Inportantea da Europari proiektu nazionalak aurkeztea'

'Mokoka beharrean, elkarrekin lanean aritzeko garaia' dela dio Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Lehendik ere landuta dituzten Mubil, Ziur eta Elkar-ekin proiektuak jarri dituzte zerrendan lehentasunez.

  • Markel Olano, Faktorian

    Markel Olano, Faktorian

    24:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arabak eta Bizkaiak atzo bertan Europako diru funtserako aukera edukitzeko euren zirriborroa plazaratu ondoren, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak  "Faktoria"n aurreratu du lehendik ere landuta dituzten proiektuak izango dutela lehentasuna. Horien artean aipatu ditu, zibersegurtaunarekin lotutako 'Ziur' proiektua, mugikortasun berriarekin eta energia metaketarekin lotutako 'Mubil' proiektua eta 'Elkar-Ekin' lanean bazterkeriaren kontrako borrokan Gipuzkoa osa aktibatu nahi duen egitasmoa. Nolanahi ere, Europako funtsetara begira, 'ikuspegi nazionala' eta 'herri mailako proiektuak' lantzearen garrantzia azpimarratu du.  Jaurlaritza eta diputazioak 'Mokoka beharrean, elkarrekin lanean aritzeko unea da', iritzi dio.

Pandemiak ekarri den eta oraindik ere ekarriko duen kolkpe ekonomikoari aurre egiteko Olanok esan du garrantzitsua izango dela diru funts hau, zorrerako aukera, eta garrantzitsua egitasmoen berrantolaketa egin izana ere, 85 milioi gutxiagoko gastua aurreikusi duena.  Horiek horrela, aurrekontuen lehentasunak ekonomiaren sustapena eta gizarte politikak izango direla azpimarratu du. 'Eutsi ahala izango diegu aurrekontuei', esan du.

Grebaz: 'Pertsonen osasuna bigarren mailan uzten ari dira'

Olanok Gipuzkoako erresidentzietako eredua defenditu du eta oso gogor egin du nagusien egoitzetan atzo greba deitu zuten sindikatuen kontra: 'Hildakoak mahai gainean daudela ahazten duenak, adibidez, kudeaketan kontra salaketak jartzen ditu tribunaletann kudeaketan ari diren arduradunen aurka  eta horrek dauzka ondorioak pertsonen osasunean. Horrelako pausuak emateak erakusten du errealitateren zentzu osoa galdu dela eta pertsonen osasuna bigarren maila batean uzten duzula. Onartezina da guztiz'.  Berretsi du, Gipuzkoako nagusien egoitzetako arazoa enpresa eta sindikatuen artekoa dela -'euren ardura da ez gurea'- eta adierazi du, negoziaketarako bidea hartu eta akordio batera irits daitezen dela bere desira.