Itxi

Faktoria magazina

Karmele Jaio

"Saria jaso aurretik ere sentitu dut irakurleek saritu nautela"

Karmele Jaio idazlearekin hitz egin dugu 'Aitaren etxea' eleberriagatik 2020ko Euskadi Literatur Saria irabazi duela jakin berritan.

  • Karmele Jaio

    Karmele Jaio

    4:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Karmele Jaioren Aitaren Etxea eleberriak irabazi du Euskarazko Literaturako Euskadi saria, ta iragarpena egin eta berehala deitu diogu 'Faktoria'n idazle gasteiztarrari. Poz handiz hartu du albistea, baina, aitortu digunez, sariaren aitortza jaso aurretik ere "sarituta" sentitu da irakurleen aldetik. izan ere , jende ugari hurbildu zaio liburua berea egin duela esanez, bere sentipenak liburuan islatuta somatu dituela esanez. "hori bai dela sari handia", aitortu du.

Epaimahaiak nabarmendu duenez, zaintzaren eta gizon-emakumeen arteko harremanak dira eleberriaren muinak, eta heteropatriarkatuaren salaketa dela azpimarratu dute. Jaiok esan digunez, emakumeen kontrako indarkeria kasuetan gizonezkoek zer sentitzen duten arakatu nahi izan du, eta "erronka izan da nola adierazi hori, nola pasa toeriatik eguneroko biztzako ekintzetara". Epaimahai-kideek eta entzuleek adierazi nahi zuena jaso dutela dirudi.