Itxi

Faktoria

Eneko Andueza

"PP eta C's-ek isolamendu neurriak jarri behar dizkiote VOXi. Arriskutsuak dira"

Casadok atzo Kongresuan egindako hitzaldia inflexio puntu bat dela iritzi dio buruzagi sozialistak eta erkidegoetan dituzten itunak hausteko deia egin die bi alderdi horiei.

  • Eneko Andueza

    Eneko Andueza

    20:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Gomendio bat emango nieke", esan du Eneko Andueza PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusiak Alderdi Popularrari eta Ciudadanosi: "VOXi ere aislamendu neurriak jarri behar zaizkio. Arriskutsuak dira, faxistak dira. Euren aulkiak hauteskundeetan irabazi dituzte baina beraien jarrera ez da demokratikoa. Aislamendua aplikatu behar zaie, kutsatze arriskua ere badagoelako". "Faktoria" albistegian adierazi du Pablo Casadok atzo Kongresuan egindako hitzaldiak inflexio puntu bat adierazten duela baina dei egin die popularrei hautsi ditzaten erkidegoetan VOXekin dituzten hitzarmenak.

Atzo Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdiari aurre egiteko onartu zituen neurriei buruz, berriz, "nahikotzat" jo ditu eta herriatarrei dei egin die erantzunkizunez joka dezaten. "Den-denok erantzunkizunez joatzen badugu eta gomendioei kasu egiten badiegu, nahikoa lirateke. Beste kontu bat da gomendio horiek kontutan hartzen ez badira eta egoera latzago batean sartzen bagara", ohartarazi du.