Itxi

Faktoria

Faktoria

Bularreko minbiziari aurre egiteko nazioarteko eguna

Erredakzioa

Euskadi Irratia

Gaur, lazo arrosa jartzeko eguna da. Bularreko minbiziaren nazioarteko eguna da urriaren 19a.

Batez ere, emakumezkoei eragiten die minbizi mota horrek, baina azken urteetan asko aurreratu da, eta gaur egun gero eta emakume gehiago sendatzen dira.

Hego Euskal herrian urtero, 1.445 emakumeri atzematen diete minbizia eta gehienek aurrera egitea lortzen dute: %87 bataz beste.

Alor horretan medikuntzak egin dituen aurrerakuntza guztien berri emateko, bihar hasi eta larunbatera arte estatuko kongresua izango da Gipuzkoako hiriburuan, Donostiako Onkologikoak antolatuta.

Minbiziari aurre egiteko indar handia behar da eta indar hori familiartekoek, bikotekideak eta lagunek ematen dute bereziki.

Faktorian Arrate Plazaolarekin hitz egin dute, Onkologikoko medikuarekin. Baina bide batez gizonezkoen bular minbizia jasaten ari direnen familiarrekin ere hitz egin dute.

Batez ere, emakumezkoei eragiten die minbizi mota horrek, baina azken urteetan asko aurreratu da, eta gaur egun gero eta emakume gehiago sendatzen dira.Hego Euskal herrian urtero, 1.445 emakumeri atzematen diete minbizia eta gehienek aurrera egitea lortzen dute: %87 bataz beste.Alor horretan medikuntzak egin dituen aurrerakuntza guztien berri emateko, bihar hasi eta larunbatera arte estatuko kongresua izango da Gipuzkoako hiriburuan, Donostiako Onkologikoak antolatuta.Minbiziari aurre egiteko indar handia behar da eta indar hori familiartekoek, bikotekideak eta lagunek ematen dute bereziki.Faktorian Arrate Plazaolarekin hitz egin dute, Onkologikoko medikuarekin. Baina bide batez gizonezkoen bular minbizia jasaten ari direnen familiarrekin ere hitz egin dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia