Faktoria
Aitor Esteban
'Dekretu hau oso neurtuta dago eta erkidegoek eusten diete eskumenei, berrindartuta'
Estebanek onartu du alarma egoera agindu aurretik elkarrizketak izan direla eta luzapenari baiezkoa emango diotela, Madrili baimenik eskatu gabe erkidegoek neurriak hartu ahal izango dituztenez gero
-
Aitor Esteban
23:26 min
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak 'Faktoria'n onartu du Espainiako Gobernuak alarma egoera onartu aurretik elkarrizketak izan direla eta dekretua asko neurtu dela, Madrili baimenik eskatu gabe, soilik komunikatuta, erkidegoek neurriak hartu ahal izan ditzaten. Alde horretatik azpimarratu du, "berrindartuta" eusten dietela osasun erkidegoek osasun eskumenei. Ildo horretatik iragarri du baiezkoa emango diotela luzapenari, baldin eta, adibidez, kalean gauez ibiltzeko debekua Lehendakariaren esku geratzen bada. "Debeku hori, ostantzean, maiatzerarte egongo litzateke indarrean. Eta erabaki hori leku bakoitzeko egoera ikusita hartu behar du autonomia erkidego bakoitzeko buruak", zehaztu du.
"Aurrekontu proiektuan gauza batzuk zuzendu ditugu"
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztekoa duen aurrekontu proiektuan "gauza batzuk zuzendu" dituztela ere onartu du EAJko eledunak, "adibidez, zerga arloan". Ez du zehaztapen gehiago eman nahi izan, ordea, eta Gobernuak proiektua onartzen duen arte itxaron nahi duela azaldu du.