Faktoria magazina
Errezetak
Kuia prestatzeko modu gazia eta gozoa: tailarinekin eta marmeladan
Kuiak edo kalabazak biltzeko garaia izanik, Julen Baz sukaldariak bi errezeta proposatu dizkigu.
-
Kuiak
10:30 min
Kalabazak edo kuiak izan ditu osagai nagusi gaur Dimako Garena jatetxeko Julen Baz sukaldariak "Faktoria" saioko sukalde tartean. BI errezeta proposatu dizkigu, lehena, gazia eta bigarrena, berriz, gozoa:
-Kuia tailarinekin: tailarin freskoak hartu eta 4 minutuz egosi. Bestalde, kuia garbitu, dadotan zatitu eta 200 gr. gurinekin zartaginera bota. Goxatu, baina gogortxo utzi. Ondoren hirugiharra bota (150 bat gr), eta pixka bat eginda dagoenean, litro erdi esnegain. Esnegaina potolotzen hastean, tailarinei gainetik bota. Ondoren, gatz puntua bota eta, amaitzeko, intxaur batzuk gehitu.
-Kuia eta laranja marmelada: 250 gr kalabaza garbitu eta dadotan moztu. Lapikoan jarri, eta laranja baten zukua bota. Ondoren, 150 gr azukre gehitu, baita bainila adar bat ere. Dena lapikoan egin, eta goilarakada txiki at gatz gehitu. HOztean, gorputza hartuko du. Marmelada enbotatu nahi zianez gero, kristalezko potoiak hartu, eta 15 minutuz ur berotan esterilizatu. Ondoren, marmelada sartu eta potoak itxi. Lapiko batean ura jarri, azpian trapu bat jarrita. Irakiten dagoenean, bertan sartu potoak eta 30 minutuz eduki hantxe. 2 urterako izango dugu marmelada.