Itxi

Faktoria

EDUARDO SANTOS

"Hausnartzekoa da nola bizi diren migratzaileak bere osasuna arriskuan jartzeraino"

Nafarroako kontseilariak esan duenez, "baldintza ahulak dituztenek zaila dute oso lanari ezetz esatea, gaixorik egonda ere. Zer egiten dute orduan? Gaixotasuna ezkutatu denon kalterako".

  • "Husnartzekoa da nola bizi diren migratzaileak bere osasuna arriskuan jartzeraino".

    Eduardo Santos, Nafarroako justizia eta migrazio politiketako kontseilaria,Faktorian.

    16:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eduardo Santos Nafarroako justizia eta migrazio kontseilariak migratzaileek pandemian zehar bizi duten egoerari buruzko hausnarketa eskatu du. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan jakinarazi du itxialdian zehar identifikatu ziuztela egoera ahulenean bizi zirenak eta hainbat irtenbide eman zizkietela. Adibidea ere jarri du, gela bakarrean pilatuta bizi ziren familiei etxebizitza txukunak jarri zitzaizkien eskura. Baina gogoeta eskatu du" lan baldintza ahulenak dituztenek oso zaila dute ezetz esatea. Zer egiten dute orduan? Gaixotasuna ezkutatuta, denon kalterako. Hausnartu beharra dago zein baldintzatan bizi diren bere osasuna eta gurea arriskuan jartzeko".

Aztarnarien artean kultura arteko bitartekariak jartzea oso eraginkorra izan zela ere azpimarratu du: "Euren arteko pertsona batek azaltzen zielako zein neurri hartu bhar zituzten gaixotasunari aurre egiteko eta zergatik. Askoz errazagoa izan da beraientzat, barneratu eta betetzeko".

Nafarroako aurrekontuen negoziaketari dagokionez, atea ez zaiola inorri itxiko adierazi du Santosek, baina edukia lehenetsiz eta UPNri taktismo hutsez jokatzea leporatu dio.

Aurreratu du azkenik, harremanetan daudela Espaniako gobernuarekin migratzaileei asilo eta aterpea emateko politiken eskuduntza lortzeko. Jusitzia restauratiboari dagokionez, ejekuzio penalaren zerbitu berri bat sortzeko asmoa iragarri du.