Itxi

Faktoria magazina

Aitor Arregi

"Izendapenak bizitza luzatuko dio 'La trinchera infinita' filmari"

Aitor Arregi, filmaren zuzendarietako bat, zoriondu dugu Oscar sarietako atzerriko film onenaren sailean lehiatuko dela jakin berritan.

  • Aitor Arregi, Joxe Mari Goenaga eta Jon Garaño

    Aitor Arregi, Joxe Mari Goenaga eta Jon Garaño

    3:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arnasestuka topatu dugu Aitor Arregi, La trinchera infinita filma Espainiako Zinema Akademiak Oscar sarietara atzerriko film onenaren sailerako hautagai gisa aukeratu dugula jakin berritan. "Oso pozik eta ilusio handiarekin" hartu dute albistea Aitor Arregi, Jon Garaño eta Joxe Mari Goenaga zuzendariek eta euren lan-taldeak, eta, Arregik "Faktoria"n azpimarratu duenez, izendapen honek "bizitza luzatuko dio filmari" eta, gainera, "Oscarren abentura bizitzea" ekarriko die. Berriz bizitzea, Loreak filmarekin ere egin baitzuten AEBrako bidea, ondoren, azken 5 hautagaien artean egoterik izan ez bazuen ere.

Izan ere, zinemagile oñatiarrak azaldu digunez, orain 90 filmeko hautagaitza batean sartu da La trinchera infinita, eta, hurrengo urratsa, 9 pelikulako short-list edo hautagai zerrenda batera pasatzea izago litzateke, azkenik, 5eko azken hautagaitzara igarotzeko. Edonola ere, "beste parametro eta promozio fase batean lehiatuko" direla adierazi digu zuzendariak. Ostiral honetan bertan, AEBn Netflixen estreinatuko dute, baita zinema-areto gutxi batzuetan ere. "Orain ikusiko da gaurko albistea eta gero interesa gehiago pizten den", aitortu digu.