Itxi

Faktoria

Infernuaz, Faktoria saioan

"Infernuan zeuden lagunek txoko bat eta intimitatea zuten, ez soilik teilatu bat".

Itxaso Agirre, Sos Arrazakeria eta Harrera Sareko kideak salatu du Donostiako Infernuko Fabrika etxetik kanporatutako lagunak ezer gabe gelditu direla, gauzak non utzi edo garbitu, lekurik gabe.

  • Infernuko Fabrika eraikinetik kanporatutako lagunek zuten apurra galdu dute.

    Itxaso Agirre, Sos Arrazakeria eta Harrera Sareko kidea.

    7:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Fabrika izenez ezagutuzen den eraikinetik kanporatuak izan ziren ehun bat lagunek gaua non igaro duten galdetu diogu Itxaso Agirre, Sos Arrazakeria eta Harrera Sareko kideari: "Batzuk beste espazio  okupatuetan, zenbait gaztetxetan....boluntario batzuk ere azaldu dira eta beren etxetara eraman dituzte egun batzutarako".  Oraintxe, aterperik gabe gelditu diren horiek ondo egotea da gehien kezkatzen dituena, " nola lagundu asmatu behar dugu".

Itxaso Agirrek Faktoria saioan esan duenez, Donostiako infernuan kokatuta dagoen eraikinean bazuten aterpe bat, sukaldatzeko, garbitzeko, bere gauzak uzteko..."Orain aldiz, dena galdu dute, ez bazkari berorik, ez erropa garbitzerik..Txoko bat zuten bere gauzak uzteko eta intimitatea. Hori oso garantzitsua da. Infernukoa ez zen teilatu bat bakarrik".

Hemendik aurrera, kalean bizi den jedearekin lanean aritzen diren beste talde eta elkarteekin elkar lanean jarraituko dutela ere adierazi du  Sos Arrazakeriako ordezkariak.