Itxi

Faktoria

Jonan Fernandez

'Aurki Gabonetako irizpideak emango ditugu, aurrena gomendio gisa eta gero dekretuz'

Okerrerako joera aldatu den arren, murrizketarik ez da arinduko laburrean, LABIko koordinatzailearen arabera. Gabonetara begira eskatu du erosketak aurrerapenez egin daitezen, pilaketak eragozteko.

  • Jonan Fernandez

    Jonan Fernandez

    19:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eusko Jaurlaritzak egun gutxi barru kaleratuko ditu gabon ospakizunetarko irizpideak. Jonan Fernandez LABI larrialdi mahaiko koordinatzaileak Euskadi Irratiko "Faktoria"n azaldu duenez, gomendio gisa zabalduko dituzte aurrena eta "dekretuz edo arauz" gero. Nolanahi ere, Gabonetarako erosketak, adibidez, "ahalik eta aurrerapen handienarekin egiteko" gomendatu du , azken egunetan pilaketa handiak eragozteko.

Azaldu du egoera epidemiologikoaren arabera doituko dituztela neurriak baina iradoki du aurreko asteburuan indarrean jarritako neurri murriztailerik ez dela arinduko laburrean. Azaldu du datuen okerrerako joera aldatu dela, bai, egonkortze epean sartuta ote gauden konfirmatu egin behar dela baina lehendik ere "datuak oso negatiboak zirela eta, beraz, "jarraitu beharra dagoela neurriak hartzen, joerak berehantza egin dezan". Azpimarratu du "talde izpirituarekin" egin behar zaiola aurre larrialdiari eta ildo horretatik baztertu egin ditu hainbat sektoretatik, adibidez kirol elkarteetatik, eurenean eragina txikia omen delako neurriak arindu daitezela egin dituzten eskakizunak.

Iritzi dio, orohar,  aurreko asteko asteburuan indarrean sartutako dekretua "asentatzen" ari dela, ulertu dela orohar, arauaren izpiritua (mugikortasuna eta bilkurak eragoztea) eta arazo gutxi egon dela.  Zehaztu du, baita ere, kalean kafe bat mokadu batekin hartzeak arazorik ez duela eragin.