Faktoria
Argazkilaritza
Galerna, euskal arimarantz Jon Cazenavek egindako bidaia ekaiztsua
13 urteko lana. 3500 argazki. Obsesio bat. Euskal Gatazkak harrapatua zuelako hasi zuen bilaketa-lan artistikoa amaitutzat eman du Jon Cazenavek. Galerna da emaitza. Tabakaleran dago ikusgai.
-
Jon Cazenave argazkilaria, Kutxa Kultur Artegunean
17:08 min
Kutxa Kultur Artegunea eraldatu egin dute Jon Cazenavek apartatutako 400 argazkiak hartzeko. Gatazka, Herri isilean, Numen, Ardora, Amalur, Ur eta Haitz, zortzi ataletan eman dute erakusketa. Iluntasunetik argira egindako bidaia, lokaletik unibertsalera.
Jon Artano gidatu du Cazenavek bere argazki erakusketan barrena.