Itxi

Faktoria

Adinekoen egoitzak

'Zaintza eredua errotik aldatu behar da'

Saioa Elosegi Errenteriako Jesusen Bihotza adinekoen egoitzako medikuak esan digu oso gogorra izan dela pandemiaren bigarren olatuaren kolpea.

  • Errenteriako Jesusen Bihotza adinekoen egoitza

    Errenteriako Jesusen Bihotza adinekoen egoitza

    13:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

'97 urte ditut eta ez ditut egunak oparitzeko'. Errenteriako Jesusen Bihotza adinekoen egoitzan bizi den amona batek botatako esaldi horrek, ondo adierazten du pandemiaren bigarren olatuak egoitza askotan utzi duen egoera. Bereziki, COVIDa aurretik sartu ez zen zentroetan.

Gipuzkoako egoitza askoren adibidea da. Saioa Elosegi bertako medikua da. Aste gogorrak pasa dituzte. Irailean sartu zen birusa beraien egoitzan,  langileen bitartez. Aste hauetan, 5 egoiliar hil eta 30tik gora kutsatu zaizkie. Oso egun gogorrak bizi dituzte, une batean ere bere buruari egin dio galdera: 'ahalegin honek merezi al du? Hemen uzten dut nire bizitza, nire osasuna' Baina, baiezko borobil batekin erantzun dio Errenteriako adinekoen egoitzako medikuak, galdera horri.

Bizi izan dutenaz, zaintzaren kalitateaz eta adinekoen egoitzetan datorrenaz hitz egin digu, Saioa Elosegi medikuak.