Faktoria
Aritz Arostegi
'Pentsatu nahi dugu ondo dagoela arreba Wukron. Komunikatu ezinean dagoela soilik'
Maider Arostegi alegirraren berri ez dute etxekoek azaroaren 3an azken deia jaso zutenetik. Desgaitasun psikikoak dituzten haurren eskolatzea bultzatzera joana zen bertara, urtebeterako proiektuan
-
Tigray eskualdetik ihesean joandako errefuxiatuak, Sudanen
5:13 min
Desgaitasun psikikoak dituzten haurrak lagundu eta haientzako eskola bat eraikitzeko asmotan joan zen Maider Arostegi Etiopiako Wukrora joan den abuztuaren bukaeran. Azaroaren 3an komunikatu zen azkenekoz etxekoekin, Etiopiako agintariek Tigraykoen kontra gerra deklaratu aurretik juxtu. Geroztik ez dute haren berririk. Aritz Arostegi anaiak "Faktoria"n azaldu duenez, bera da espainiar nazionalitatea duen atzerritar bakarra inguru hartan eta Atzerri ministerioa beste Europako herrialdeekin batera ari da koordinazioan, komunitario guztiak batera ateratzeko. "Baina hiru aste badira horretan ari direla eta ez dute oraindik ezer egin", salatu du anaiak. Jakinarazi du, albiste ez-ofizialen arabera, Wukro inguruan bonbardaketak ere izan direla eta kezkatuta daude oso, nahiz eta badakiten komunikazioak etenda daudela eta haien berri jakitea zaila dela. "Pentsatu nahi dugu", gaineratu du, "ondo dagoela; komunikatu ezinean dagoela soilik".