Itxi

Faktoria

Alfonso Rios

'Oso kezkazturik gaude hainbat lan zentroetan izandako kutsatzeekin'

Euskadiko CCOO Lan Osasuneko arduradunak dio 'ulertezina dela' lan istripuetan aurten iaz baino hamar lagun gehiago hil izana dagoeneko.

  • Alfonso Rios, CCOOeko Lan Osasun arduraduna

    Alfonso Rios, CCOOeko Lan Osasun arduraduna

    16:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Alfonso Rios CCOOeko Lan Osasun Arduraduna 'oso kezkaturik' agertu da "Faktoria"n azken aste hauetan lantokietan izandako kutsatze mailarekin. Ez du sailez saileko datu orokorrik eman baina Osakidetzako adibideari egin nahi izan dio azpimarra, eta gehitu du datu ofizialetan jaso dituzten 3.302 langileak baino gehiago direla covid-19a hartu dutenak. Osasun arloan bezala gainontzeko sektoreetan ere prebentzio neurriak hartzea enpresei dagokiela gogoratu du eta iragarri du auzibideetara joko dutela berriz horiek betetzen ez badira.

'Ulertezin" jo du, bestetik, aurtengo lan istripuetan hildakoen kopurua. Gogoratu du 2019an 22 lagun hil zirela eta aurten jada 32 badirela hilak, nahiz eta martxoan hamabost egunez industri jarduerarik ez zen egon eta geroztik jarduera hori iazkoa baino txikiagoa den.