Faktoria
Arantza Atutxa
'Sortzaile eta ekoizleen % 90 Durangoko azokan dago aurten. Pozgarria da hori'
Euskal kulturari oihartzuna eta aldarria ematea 'beharrezkoa' dela azpimarratu du Arantza Atutxa Gerediaga elkarteko kudeatzaileak eta helburu hori lortuko duela aurtengo ekitaldiak.
-
Arantza Atutxa Gerediaga elkarteko kudeatzailea
3:23 min
Arantza Atutxa Gerediaga elkarteko kudeatzailea pozik agertu da aurtengo azoka bereziaren irekieran, gora-behera handia urtean, 'azkenean bai' zabaltzea lortu delako: 'Hemen gaude; hemen dago azoka', esan dio "Faktoria"ri Landakako logistika gunea goizeko 08:00etan ireki eta berehala. Euskal kulturak oihartzuna eta aldarria beharrezkoa zuela azpimarratu du eta 'pozik' daudela euskal sortzaile eta ekoizleen % 90 Durangon egongo delako, azoka birtualean bada ere.