Faktoria
Ugo Mayor, ikerlaria
'Gehiegizko konfiantza dago, gure kopuruekin Europan muturreko egoeran geundeke'
Ugo Mayor, EHUko irakasle eta Ikerbasqueko ikerlaria, Faktorian.
-
Ugo Mayor ikerlaria
Ugo Mayor Ikerbasqueko ikelariak ez du baikorregi hitz egin nahi : ' oso goiz da gauzak hobeto daudela esateko'. Lehendakariak igandean, ardura eskatuz idatzi zuen mezuan, pandemiaren hazkunde kurba 'kontrolatzeko bidean gaudela' gaineratu zuen. Orain 3 aste baino hobeto gaudela onartu du Mayor ikerlariak Faktorian, baina, 'test gutxiago egiten dira' eta ez du baikortasunerako zenbakirik ikusten. 'Egunero 400 kutsatu izaten ditugu eta horrek esan nahi du hemendik hiru astera 5 lagun hilko direla. Asumitzen dugu hori baina, gogorra da'. Akats handiena, trasmisioa non gertatzen den jakitea da. Ugo Mayorren iritziz, 'gauza batzuk ez dira guztiz betetzen, Munduko Osasun Erakundeak positibo bakoitzeko 20 test egin behar direla eta ez gara kopuru horretara iristen ari'. Ikerbasqueko ikerlariaren ustez, 'udarako egoera itzuli beharko genuke, positibotasun maila %1tik behera eta egunero kutsatu bat baino gutxiago izatera. Horra iritsi gabe, arriskuan gaude'.