Itxi

Faktoria

Iratxe Fresneda

"Anne Marie, Karmelo, Irina eta Mohameden bizitzen collage-a izango da Tetuan"

Iratxe Fresneda zinemagilea "Tetuan" dokumentala prestatzen ari da. Proiektua gizarteratzeko Crowfunding kanpaina jarri du martxan Verkami plataforman. Trilogia itxiko du "Tetuan" lanarekin.

  • Iratxe Fresneda zinegilea

    Iratxe Fresneda zinegilea

    18:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iratxe Fresnedaren "Tetuan" dokumentalean mezenas izateko, abenduaren 22ra arte dago aukera Verkami plataforman. Jende ezagun asko ari da parte hartzen, baina oraindik beste 200 lortzeko helburua dute. 15.000 euroko  laguntza espero dute kanpaina horren bidez.

Dokumentalak migrazioaren gaia du ardatz, baina beste begirada batekin, pertsona ardatz hartuta. Lau pertsonaren bizitzak nahastuko zaizkigu dokumentalean: Anne Marie, emakume bidaiari, argazkilari, idazle eta ekintzaile aparta; Karmelo, frankismoari ihesi Tetuan-en hazitako argazkilaria, ikastolen sorreran parte hartutakoa; Irina, Euskal Herrian aberria topatu duen Errumaniarra; eta Mohamed, Sahararren kanpalekuetan analisi klinikoak egiteko laborategia sortu nahi duen pertsona. Guztien bizitzekin collage bateratzea izango da "Tetuan" dokumentala.

Modu honetan, Iratxe Fresnedak "Irrintziaren oihartzunak" eta "Lurralde hotzak" lanekin hasitako trilogia osatu nahi du. Gaur Faktoria saioan eman dizkigu bere proiektuari buruzko azalpenak.