Itxi

Faktoria

Eneko Axpe

"2022 hasieran has gaitezke argia ikusten"

Eneko Axpe zientzialariak talde immunitate eta txertoen dosien datuak gurutzatu, eta "bizi dugun amesgaiztoa" amaitzeko epeei buruzko aurreikuspena egin digu.

  • Eneko Axpe

    Eneko Axpe

    24:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eneko Axpe zientzialariak covid-19ari lotutako heriotzen eta kutsatzeen datuak eta erosita dauden dosi kopuruen datuak gurutzatu ditu, eta egun bizi dugun egoera honetatik ateratzeko aurreikuspena egin du: 2021. urtearen amaieran edo 2022aren hasieran kokatu du zientzialariak talde immunitate nahikoa lortzeko eta, beraz, "betiko normaltasun nolabaitekoa" lortzeko epea.

Fisikari barakaldarrak nabarmendu du % 66ko talde immunitatea lortzean dagoela gakoa, eta hori lortzeko, kutsatutako eta txertatutako jende kopuru handia beharko da. Egun, 35.000 pertsonako immunizazioa daukagu eta 1,7 milioi pertsonakoa beharko genuke.

Estatu espainiarreko datuak dauzka Axpek, eta, horien arabera, gutxi gorabehera, biztanleria guztiarentzako adina dosi erosi dira. Kontuan hartu beharko da hasieran adinekoei eta langile sozio-sanitarioei jarriko zaiela txertoa, ondoren, berriz, arrisku handia dutenei, eta 3. fasean etorriko da gizarte osoaren txertaketa. Gainera, azpimarratu duenez, txertoaren eraginkortasun errealaren datuak ere aintzat hartu beharko dira.

Bestalde, Uxune Martinezek gogorazi du higiene neurriak mantendu beharko ditugula, baita musukua ere, batez ere, txertoaren bi dosien artean, bigarrena jaso bitartean ez baitu bere eraginkortasun maila gorena izango.

COVID osteko Euskal Herria

Nola biziko gara talde immunitate hori lortu ostean? Eneko Axpek nabarmendu du beste gaixotasun baten modukoa izango dela covid-19a, eta harekin biziko garela. Esaterako, gripearekin bizi garen moduan biziko gara koronabirusarekin, eta, beraz, txertatzen jarraitu beharko da, bereziki, arrisku faktoreak izanez gero.