Itxi

Faktoria

Maria Ubarretxena

"Ahalik eta jende gehienak parte hartu behar du baheketan, fokuak topatzeko"

Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak dei egin die arrasatearrei gaur hasi den baheketan parte har dezaten: "birusa kalean dago eta jakin nahi dugu zergatik dagoen hain transmisio altua Arrasaten".

  • Kutsatze tasa mugarik gabe zabaldu da Debagoienean.

    Baheketa hasi da Arrasaten.

    6:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Debagoienan orain arte egindako baheketa zabalenari ekin diote goizeko hamarretan. Arrasaten eta Aramaion, bereziki, koronabirusa mugarik gabe zabaltzen ari delako. euskadi Irratiko "Faktoria" saioan,  Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak aurreko aldian baino partehartze handiagoa espero du: "Orduan ehuneko 53koa izan zen, datua ez dago gaizki baina gehiago nahi dugu. Oraingoan, 21 mila pertsona daude PCR froga egitera deituta. Gaur bertan 12 mila pasako dira. Partehartzea areagotu egin behar da bestela ez delako fokoak non dauden jakingo".

Arrasateko alkateak azpimarratu du arrasatear guztien osasuna dela jokoan dagoena eta dei egin die herritarrei erantzukizunez jokatzeko: "Harreman pertsonalak mugatu eta  gure arteko kontaktuak sahiesteko parketara ez joatea" gomendatu du eta taldeak ez daitezela sei lagunetik gorakoak izan.

Pasa den asteburuan mugikortasuna zabaldu dela eta kutsatzeko arriskua areagotu ote den galdetuta,  Ubarretxenaren iritziz, norberaren erantzukizuna  azpimarratu behar da: "Norberak bere buruari galdetu behar dio ea ezinbestekoa den pote bat hartzera edo bazkaltzera beste herri batera joatea. Norberaren  jokaera da azpimarratu behar dena".