Faktoria
Maria Solana
'Honek min eman dio Gobernuari'
Geroa Bai-ko parlamentarioak Nafarroako Ekonomia kontseilariaren zintzotasuna azpimarratu du eta UPNrena 'kereila tranpatia' dela salatu: 'Bost axola zaie abala. Ayerdi botatzera joan dira'.
-
Maria Solana
14:30 min
Espainiako Auzitegi Gorenarengandik eta Manuel Marchena epailearengandik "edozer gauza espero litekeela" eta, oraingoan, UPNren "kereila tranpatia" onartu duela esan du Maria Solana Geroa Bai-ko parlamentarioak Euskadi Irratiko "Faktoria"n egindako elkarrizketan: "Davalorren gainean zein erabaki hartu dituen? ikertu ahal da, baina UPNri bost axola zaio hori. Manu Ayerdi paretik kendu nahi izan dute", salatu du eta Javier Esparzari ohartarazi "taktika politiko hauek aho-biko aiztoak direla".
Geroa Baiko parlamentarioak azpimarratu du "Ayerdiren zintzotasunean sinesten duela hasiera hasieratik eta bukaera arte". Iruditzen zaio Auzitegi Gorenak ikertu gisa berresten badu, Maria Chivitek kargutik kendu aurretik emango duela kontseilariak dimisioa, foru arauak dioena bere eginda. Onartu du galera handia izango dela eta "min egin diola Gobernuari".