Faktoria
Gabon Gau eguna
Eguberri giroan, gozo, iraganaren nostalgiaz
Ander Erzillaren saxoak eta pianoak jantzi dute Faktoriako gabon saio berezia. Marcelinak, Carmenek eta Marcelinok Bediako egoitzan igaroko dituzte jaiak, gozo, baina haurtzaroko Gabonen nostalgiaz.
-
Bediako Jandoniz egoitzan, Marcelina, Carmen eta Marcelino, Iñaki Guridirekin solasean
19:59 min
Ezohikoak dira aurtengo Eguberriak etxe guztietan, eta are ezohikoagoak erresidentzietan. Bediako Jandoniz egoitzan pasako dituzte Marcelina Magunazelaiak, Carmen Aurrekoetxeak, eta Marcelino Barrenetxeak. Erabaki dute senitartekoengana ez joatea, geroko itxialdiak gehiago isola ez ditzan.
Sasoiko daude, 86, 92 eta 93 urterekin. 'Faktoria'n hitz egin digute aurtengo urte makurrari buruz, pasa duten beldurrari buruz eta kontatu digute txertoaren zain itxaropentsu daudela.
Badute txikitako Eguberrien nostalgia, orduko etxe giroarena, karakolena…
'Faktoria'ko saio berezian bildu ditugu Marcelino, Carmen eta Marcelinaren testigantzak, eta saioa jantzi digu, dotore, Ander Erzillaren musikak.