Itxi

Faktoria

Imanol Ibero, Nafarroako EHNE

"Tokiko nekazaritza eta abeltzaintza babesteko benetako determinazioa falta da"

Caparrosoko behi haztegia halako bi handitu ahal izango du Valle de Odieta enpresak, Nafarroako Auzitegi Nagusiak enpresari arrazoi eman ondoren. "Faktoria" saioan ondorioak aztertu ditugu.

  • Nekazaritza eta abeltzaintza ustiategi handien eredua aztergai FAKTORIAn.

    Caparrosoko behi haztegia halako bi handitu ahal izango da.

    19:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Caparrosoko behi haztegia halako bi handitu ahal izango du Valle de Odieta jabe den enpresak. Nafarroako Auzitegi Nagusiak  atzera bota ditu Barkosen gobernuak bere garaian makro-ustiaegiari jarritako eragozpenak eta arrazoia eman dio enpresari. Ustiategi handi honek, osasun alorrean, ekonomian, sozialki eta ingurumenaren ikuspegitik izan ditzakeen ondorioak hizpide izan ditugu "Faktoria" saioko solasaldian, Begoña Sanzberrok, Eneko Etxeberriak eta Iñaki Galdosek eta Imanol Ibero, Nafarroako EHNEko ordezkaria, ere elkarrizketatu dugu.

Imanol Iberok salatu du Europar Batsunean eta Euskal Herrian bertan gertutasuna eta eredu sostengarrien aldeko apustuak aldarrikatzen diren arren, baita legeetan eta diru laguntzak banatzeko lehiaketetan ere, errealitadtak beste aurpegi bat erakusten duela, ustiategien tamaina gero eta handiagoa delako. "Bizitza  erdigunean jarriko duen gizarte antolaketa behar dugu. Hazkundea eta merkatu legea gailentzen dira ordea eta ez dago lege bakar horri aurree egiteko determinazio osoa".

Begoña Sanzberroren iritzirako, hondoko eztabaida da kontzientzia hartu behar dugula gure produktuak kostatzen direnaz, betetzen dituzten arauez eta gure ingurura ekartzen dituzten onurez: "Zenbat ordaindu behar dugun litro bat esne, dozena bat arrautza, letxu bat edo kilo bat haragi? Hori dena hartu behar da kontuan".