Itxi

Faktoria

Pilar Kaltzada

'Gaixo kronikoa'

Pilar Kaltzada

AEBko Kapitolioan gertatutako hartu du abiapuntu bere 'Sinadura'n Pilar Kaltzadak eta eraso hori herrialde hartan dagoen gaitzaren sintometako bat dela apzimarratu du.

  • Pilar Kaltzada

    Pilar Kaltzada

    2:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pilar Kaltzadaren 'Sinadura', "Faktoria"n.

"Ameriketako Estatu Batuetan atzo jazo zenak demokrazia ataka latzean jarri duela esan eta esan ari gara. Dudarik ez dago horretan. Argazki horiek sekula ikusi gabeak, imajinatu gabeak badirela esan daiteke. Estatu kolpeak ez zaizkio arrotzak, baina orain arte beti munduko beste herrialdeetan egin edo eginarazi, lagundu edo lagunduarazi dituzte amerikarrek. Orain etxean gertatu zaie orain, Hollywood-ek hamaika aldiz iragarri bezala.

Argazki horiek, baina, irudi-segida luzeagoaren parte dira, eta ezin ulertu daitezke segida osoa aintzat hartu gabe.

Donald Trump deabrutzea erraza da, eta zuzena. Errazegia, edo nahi bada, sinpleegia. Izan ere, atzo Joe Bidenek gogoratu zuen bezala, demokrazia hauskorra da leku guztietan, eta Estatu Batuetakoak gaixo kronikoaren traza erakutsi du aspaldian.

Sintomak asko dira, baina argiena Donald Trumpen garaipena bera izan zen, ondoren etorriko zena argi erakutsi zuena. Bere eskutik boterera itzuli zen Alderdi Errepublikarraren ardura ez da presidentearena berarena baina txikiagoa. Botere goseak ongarritu du populismorik zitalena, eta  74 milioi herritarrengan, behintzat, errotu da: beldurra, ezjakintasun eta bereziki ziurgabatesunaren aurrean, lerratu egin dira. Trump desagertuta ere, alderdia bitan zatituta ere, herria bera galtzorian sartu da. Kapitolioaren kontrako erasoa gaitzaren sintoma bortitza eta da, baina ez bakarra.

Dena dago airean, eta ausartegia litzateke urtarrilaren 20 bitartean ere zer gertatuko den iragartzea. Presidente berria izendatu behar da egun horretan, eguerdian, usadioa horrenbeste maite duen demokrazia horrek —gaixo eta ahula dela sekula baino argiago erakutsi digunak— arnasari eusten dion bitartean".  

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia