Itxi

Faktoria

Xabier Irujo

"Trumpi bost inporta zaizkio Etxe Zuria eta Kongresua"

Kapitolioaren aurkako erasoak agerian utzi du politikaren erabilera indibidualista, Xabier Irujo Nevadako Unibertsitateko irakasleak dioenez, eta "oso toki" txarrean utzi du Alderdi Errepublikanoa.

  • Kapitolioko irudia

    Kapitolioko irudia. Argazkia: EFE

    10:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

206 urte dira Estatu Batuetako Kopitolioa azkenekoz erasotu zutenetik. Azkena 1812an izan zen, Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren arteko gerran. Xabier Irujo Euskal Ikasketen zuzendaria da Renoko Unibertsitatean, eta, Euskadi Irratiko Faktorian azaldu duenez, Kongresuko segurtasun-azpiegiturak huts egin du, "aspalditik" zutelako Trumpen aldekoen mobilizazioen berri.

Lehertutako matxinadaren erantzulea Donald Trump bera dela esan du, eta politikaren erabilera indibidualista ere nabarmendu du: "Presidenteari ez zaizkio inporta erakundeak eta Etxe Zuria, eta hainbat senatariri ere ez zaie axola botere legegilea". Showa eta dirua irabaztea, beste helbururik ez dutela uste du Irujok. Alderdi Errepublikanoa "oso toki txarrean" uzten duela dio, eta kosta egingo zaiola Ordezkarien Ganberan gehiengoa berreskueratzea. Europan "zer ikasia" badugula nabarmendu du amaitzeko.