Itxi

Faktoria

Omenaldi musikatua

Gurutz Aginagalderi eta eskubaloian aritzen diren guztiei kantu-omenaldia

Bidasoa taldeko presidentea elkarrizketatu dugu, eta Oskar Estangak kantu inprobisatua eskaini die omenaldi gisa berari eta askotan itzalean geratzen diren eskubaloi-jokalari guztiei.

  • Gurutz Aginagalde

    Gurutz Aginagalde

    15:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kirol munduko protagonista bat izan dugu "Faktoria"n: Gurutz Aginagalde. Goi mailako kirolaria izandakoa da eta egun Bidasoa taldeko presidentea. Baina kirol tarteetan, aipatu bai, beti aipatzen den arren, beste kirol batzuen itzalean geratzen da, ez baitu beste kirol batzuek duten tokirik. Oskar Estangak omenaldi musikatua egin die berari eta eskubaloi munduko protagonista guztiei, behar bezalako oihartzuna emateko.