Itxi

Faktoria

Iñigo Ucin

'Orain arte armak bezala, Gobernuek produktu estrategikoak eduki beharko dituzte'

'Just in time' era kontrolatzearen alde egin du Mondragon Korporazioko presidenteak eta hornitzeak garantizatu egin behar direla iritzi dio. Krisi urtean 'nahiko ondo defenditu' direla esan du.

  • Iñigo Ucin, Mondragon taldeko presidentea

    Iñigo Ucin, Mondragon taldeko presidentea

    24:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Osasun krisialdi honetatik atera behar den ikasbide nagusietako bat da hauxe da, Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko presidentearen arabera: Produktu hainbaten ekoizpena bertan egin behar da, "dudarik gabe". "Gobernuek armak eduki izan dituzten bezala, hemendik aurrera, produktu estrategikoak ere eduki beharko dituzte", azpimarratu du "Faktoria"n  egindako elkarrizketan. "Erreserba estrategiko bat eduki behar da", gaineratu du, "eskaintza eta eskariaren arteko desajustea dagoenea ikusten baita zer gertatzen den". Krisialdiaren okerrenean osasun produktuekin bezala, orain txertoarekin gertatzen ari dena jarri du adibide gisa, baina baita beste hainbat industri hornigaietan gertatzen ari dena. Ildo horretan, adierazi du Asiaren eskari handiagatik, oraintxe, arazo handiak daudela automoziorako semi-eroaleekin edota, altzairuarekin. "Just in time egiteko era kontrolatu egin behar da eta dibertsifikatu egin behar da hornidura, hemengo industrian etenak gertatutako direlako bestela", esan du.

"Mondragon nahiko ondo defendatu da 2020an"

Ikuspegi baikorraz aritu da Ucin elkarrizketan eta jakinarazi du aurreko urtean "nahiko ondo defendatu dela" kooperatiba taldea eta, ekonomiaren aldetik, okerrena pasa dela.  "Konfinamendu gogorra hasi zenean aktibitatea % 25era jaitsi zen. Baina gero, pixkanaka gauzak hobetzen joan dira eta eskaera zorroa nahiko txukuna daukagu orain", esan du.  Zehaztu duenez, talde osoan salmentak % 6 jaitsi dira eta industrian, berriz, % 12. Automozio eta osagaiekin lotutako enpresek, bigarren sei hilabetekoan, "bilakaera ona" izan dutela jakinarazi du Ucinek. Bizikleten arloak, packagingarenak eta, jakina, osasunarenak, berriz, gora egin dute. Lanpostuei dagokionez,  % 1,6ko beherakada izan du Mondragonek, aurreko urtearekin alderatuta.

Brexitak euren jardunari apenas eragin diola adirazi du kooperatiba taldeko buruak. Aldiz, Estatu Batuetako gobernu aldaketak eragin zuzena izango duela hemendik aurrera: "Ekonomian bezala, segurtasunean ere, azken lau urteak oso txarrak eta gogorrak izan dira mundu mailan. Orain, beste egoera bat zabaltzen da. Estatu batuek beti euren merkatua asko gorde dute baina hemendik aurrera izango da seguritate bat eta jakingo dugu gauzak ez direla egun batetik bestera aldatuko".