Itxi

Faktoria

"Faktoria"

Benito Lertxundiren proiektu berriak

Erredakzioa

Euskadi Irratia

Abeslari Oriotarrak Gartxot filmari buruz hitz egin du Euskadi Irratian baina baita esku artean duen diska berriaz ere.

Hamabigarren mendeko Nafarroara eraman gaitu GARTXOT animaziozko film estreinatu berriak: Donejakue bideak ordurako estimazio handia zuen. Orreagako abade berriak Gartxot, Itzaltzuko bardoa deserrira bidali du, eta haren seme Mikelot ahots zoragarria duena hartuko du, bahitu egingo du. Fraide bihurtu nahi du, fraide kantaria eta latinez kantatu arazi nahi dio, eta ez euskaraz mutikoak eta berek aitak egiten duten bezala.

Baina Mikelotek komentutik ihes egitea lortuko du Gartxot, bere aitaren laguntzaz. Berriro ere aitarekin batera herriz-herri kantuan arituko da hortik aurrera. Kantuak zapalkuntzaren sinbolo bihurtuz.

Gartxoten jarrerak sutu egingo du Eliza, Orregako abadea eta bere soldaduak bidaliko ditu Gartxoten bila. Hor hasiko da trajedia...
Horraino pelikularen izenak esaten duena, laburpenak. Hortik aurrerakoak ikusleak deskubritu behar ditu... eta horretarako aukera egunotan du karteldegian.

Animaziozko filma ikustera joaten dena berehala jabetuko da... Nafarroako erregearen ahotsa norena den. Ezaguna egingo zaio oso... Benito Lertxundiren ahotsa du erregeak, eta pelikula aitzakiatzat hartuta Euskadi Irratira gonbidatu dute bere azken proiektuen berri emateko: Zuzenekoak eta disko berria ere.

Hamabigarren mendeko Nafarroara eraman gaitu GARTXOT animaziozko film estreinatu berriak: Donejakue bideak ordurako estimazio handia zuen. Orreagako abade berriak Gartxot, Itzaltzuko bardoa deserrira bidali du, eta haren seme Mikelot ahots zoragarria duena hartuko du, bahitu egingo du. Fraide bihurtu nahi du, fraide kantaria eta latinez kantatu arazi nahi dio, eta ez euskaraz mutikoak eta berek aitak egiten duten bezala.Baina Mikelotek komentutik ihes egitea lortuko du Gartxot, bere aitaren laguntzaz. Berriro ere aitarekin batera herriz-herri kantuan arituko da hortik aurrera. Kantuak zapalkuntzaren sinbolo bihurtuz.Gartxoten jarrerak sutu egingo du Eliza, Orregako abadea eta bere soldaduak bidaliko ditu Gartxoten bila. Hor hasiko da trajedia...Horraino pelikularen izenak esaten duena, laburpenak. Hortik aurrerakoak ikusleak deskubritu behar ditu... eta horretarako aukera egunotan du karteldegian.Animaziozko filma ikustera joaten dena berehala jabetuko da... Nafarroako erregearen ahotsa norena den. Ezaguna egingo zaio oso... Benito Lertxundiren ahotsa du erregeak, eta pelikula aitzakiatzat hartuta Euskadi Irratira gonbidatu dute bere azken proiektuen berri emateko: Zuzenekoak eta disko berria ere.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia