Faktoria
Ehule
Ehule: bi emakume hari artean dantzan
Mila eta Leire ama-alabak, hari batetik lotuta egon zirenak eta proiektu berean lotu direnak berriro. Makramez eta orratz eta kakorratzez poltsa, jertse, bufanda eta tokillak egiten dituzte Iurretan.
-
Leire eta Mila, EHULE-ko bi artistak
8:37 min
Leire Aiartzaguena EHULE-ko alabarekin hitz egin dugu "Faktoria" saioan. Biologia ikasi eta tesia egiten ari den arren, astia hartzen du eskulanetarako, oso gustukoa duelako. Alabak makramez poltsak egiten ditu batez ere. Kalamuz egindako poltsak arreta piztu digu eta azaldu digu nola egiten duten. Amak orratzak eta kakorratzak nahiago ditu eta berak egiten ditu jertse, tokilla eta bufandak.