Itxi

Faktoria

Joseba Egibar, Faktorian

"EH Bildu etxekalte paperean ari da; zenbat eta okerrago, hobe"

Mikel Rotaetxe | EITB MEDIA

Joseba Egibar GBBko buruak gezurtatu egin du kale istiluak EH Bilduri leporatuz txertatze irregularren auzia estaltzen ari direnik. Kataluniako hauteskundeetan Juntseko buruak jo ditu erreferentetzat.

  • Joseba Egibar

    Joseba Egibar

    27:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joseba Egibar GBBko presidente eta EAJren Legebiltzarreko bozermaileak "itxitzat" eman ditu Santa Marina eta Basurtuko erietxeetako txertatze irregularren kasuak, eta gezurtatu egin du EH Bilduri kale istiluak leporatuz polemika estaltzen ari direnik: "Txeratzeak eta istiluak bereizi behar dira, eta ez dakit zergatik ari den ezker abertzalea guztia nahasten". Ertzaintzaren jokaeraz galdetuta, Egibarrek esan du ertzainek eta udaltzainek "nahikoa dutela" arauak betearazten, eta EH Bildu "etxekale papera" jokatzen ari dela: "zenbat eta okerrago, hobe"-

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, agintari jeltzaleak EH Bildu eta PSOEren arteko sintonia izan ditu hizpide: "Madrilen eta Nafarroan sozialistekin lerratzea EH Bilduren hautu estrategikoa da, ez ideologikoa, bestela EAEn jarrera bestelakoa izango litzatekeelako".

Kataluniako hauteskundeez galdetuta, Juntseko hautagaien alde egin du Egibarrek: "Guretzat erreferentea da Rullek, Turullek, Fornek eta Sanchezek ordezkatzen dutena". Bazkide historikoa PdeCAT izan dela aitortuta (atzo Andoni Ortuzar EBBko presidenteak alderdiaren ekitaldi batean hitzegin zuen), "abertzaleen alde" egingo dutela esan du, eta uneotan Juntsek dituela aukera gehien