Itxi

Faktoria

Eneko Andueza

'Ez dago ondo Ertzaintzaren jokaera erabiltzea tentsio politikoa handitzeko'

Jone Larrañaga | EiTB Media

Ertzaintzaren jokabidea babestu du baina eztabaida hori Legebiltzarrera mugatzeko eskatu die sozialisten bozeramaileak EH Bilduri eta EAJri.

  • Eneko Andueza

    Eneko Andueza

    24:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Gizarteak bizi duen egoera oso zaila da, kritikoa. Eta tentsio politiko hori elikatzea ez da ona", hala iritzi dio "Faktoria"n Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak, EAJren eta EHBilduren artean izan den eztabaidaren harira. Ertzaintzaren joakera babestu egin du eta bereiztu egin ditu herenegun ITPko Comisiones Obreraseko ordezkariarekin gertatutakoa -"ikertu egin behar da eta dagozkion neurriak hartu"- eta Santurtzin, Pasai Antxon edota Donostian gertatutakoa. Kasu horietan, poliziak indarrean diren neurriak babesteko betekizuna izan duela gaineratu du eta alderdiei eskatu die, Legebiltzarrean egin ditzatela galderak eta bertara mugatu dezatela eztabaida.

Gobernagarritasuna hizpide hartuta berriz, Legebiltzarreko PSEko bozeramaileak dio EH Bilduk urratsak eman behar dituela oraindik akordio puntualetatik haragokoak sozialistekin isteko. Guztiz baztertu du gainera Espainiako aurrekontuak babestearen truke EH Bildurekin presoen gaia mahai gainean egon zenik.