Itxi

Faktoria magazina

Go!azen 7.0

Go!azen telesailaren azken atala emozioz betea dator

Agian haur bat jaioko da, Basakabi salduko duten ala ez argituko da, Garazi harrera etxera itzuliko duten ala ez jakingo dugu...ezin da galdu Go!azen telesailaren denboraldiko azken atala

  • Go!azen telesaileko Zuri eta Enararen muxua

    Go!azen telesaileko Zuri eta Enararen muxua

    11:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maria Redondo eta Aitziber Errazkin aktoreekin aritu gara solasean Faktoria saioan. "Zuri" eta "Enara" dira  Go!azen telesailean eta elkarren arteko muxuaren une magikoaz aritu zaizkigu. Erraza gertatu zitzaien, telesailaren bukaera aldera zelako eta ordurako konfidantza bazutelako elkarrekin.

Maria Redondok hirugarren denboraldia egin du telesailean eta beste lan batzutarako ateak ireki dizkio. Orain "Kutsidazu bidea Ixabel" musikalean dabil adibidez, arrakasta handiz Ixabel-en paperean.

Aitziber Errazkinentzat aktore munduko debuta izan da Go!azen-ekoa. Dantza, txikitatik egin du, baina antzeztu eta abestu lehenengo aldiz telesailean. Lehen, bakarrik zegoenean ere ez omen zuen abesten, ahots zatarra zuelakoan. Orain antzezteari gustua hartuta, momentuz Filosofiako gradua alde batera utzi eta antzerki eskolan ari da antzerkigintza ikasten.

Maria, Aitziber eta gainerako aktore guztien lana ikusteko, ez galdu gaur gauean ETB-ko lehen katean Go!azen 7.0 telesailaren azken atala. Eta adi!!! zortzigarren denboraldia ere izango du Go!azen-ek.