Itxi

Faktoria

Sukalde kontuak

Porruekin bi errezeta ekarri dizkigu Julen Bazek: entsalada eta porru konfitatuak

Larrazubiko LarratEko ortuan bi kiloko porrua atera du Josu santamariak. Garena jatetxeko Julen Baz sukaldariak bi errezeta proposatu dizkigu porruak osagai nagusi hartuta.

  • uak

    Porruak

    15:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Josu Santamaria porruen errege izendatu dugu "Faktoria"n. Araban, Larrazubiko LarratEko ortu ekologikoaren arduraduna da bera, eta bi kiloko porrua atera beri dute. Bere barazkien sekretuak kontatu dizkigu, eta, ondoren, porruak osagai nagusi gisa hartuta, Dimako Garena jatetxeko Julen Baz sukaldariak bi errezeta prestatu dizkigu:

-Entsaladilla: porru pare bat hartu (ez oso hand Garbitu, erdibitu, eta berriz erdibitu. Ondoren, dadotxotan zatitu. 150 gr york urdaiazpikoa dadotxotan zatitu. Kafe goilarakada bat apio xehetu. Mahonesa bota eta dena nahasi. Entsaladilla ogi tosta baten gainean jarri, eta, dekoratzeko, pomodoro tomate pixka bat jarri.

-Porru konfitatuak: oliba oliotan 10 minutuz konfitatu porruak. Bestalde, patata txiki-txikiak garbitu, eta azal eta guzti jarri lapikoan, eta urez estali. Irakin ura desagertu arte. Ondoren, olioa gehitu eta bertan erre.  Tomate bat hartu eta dadotan zatituta jarri platerean. Gainean jarri tartekatuta porrua eta patatak. Amaitzeko, 'creme fresh' pixka bat gehitu nahieran.