Faktoria
Kutsadura elektronikoa, arazo
Nola kudeatzen dira hondakin elektronikoak Euskadin?
Digitalizazioaren aroan gero eta zabor elektroniko gehiago eta azkarrago sortzen ari gara. Nazio Batuen arabera, 2050erako hondakin teknologikoren kopurua bikoiztuko dugu: 111 milioi tona.
-
Indumetaleko Erandioko lantegiko beharginak, iritsi berria diren hondakinak sailkalten ari dira.
23:59 min
Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak nola kudeatzen diren argitze aldera, Erandion kokatuta dagoen Indumetal enpresan izan da "Faktoria". Hondakin elektronikoen birziklatzeko arloan, Estatuko enpresa nagusienetakoa da Indumetal bizkaitarra. Urtean, 30.000 tona hondakin elektriko eta elektroniko kudeatzen ditu. Horren ehuneko 80 birziklatzen da, Indumetalen arabera.
Birziklatze prozesuaren berri kontatu digu Juanjo Ayo Indumetaleko zuzendari komertzialak: "Enpresetatik zuzenean edo garbigunetatik datorkigu zaborra. Sailkatu, deskontaminatu, txikitu eta ondoren, osagaiak bereiztu egiten ditugu, kuprezko granulatua lortu arte. Hori da gure produktu izarra, kuprea eta urrea, zilarra eta paladioa bezalako metal preziosoen arteko nahasketa da. Ondoren, Huelvan, Bejikan, Alemanian edo Suedian dauden birfindegi bereziei saltzen diegu eta han kuprea eta material preziosoak bereizten dituzte".
Sortzen den kutsaduraz eta duela hiru urte, sakaleta baten ondorioz Guardia Zibileko Sepronak euren aurka hasitako ikerketaz galdetuta, aurreko diligentzien fasean jaraitzen duela erantzun du Indumetalek. Salaketa haren arabera, Indumetalek metal astunak eta elektrolitoak bereiztu gabe txikitu eta pilatu eta kadmioa, beruna edo zinka kontrolik gabe barreiatzen zituen aire librean. Indumetalek ukatu eign du segurtasun neurriak betetzen ez dituenik.
Eguzki talde ekologistako Garikoitz Plazaolak ordea uste du ez dagoela benetazko kontrolik baimendutako kudeatzaile hauek hondakinekin benetan zer egiten duten eta nora eramaten dituzten argitzeko. esaten digute oso ondo bideratuta dagoela sistema baina gertatu da orain baino lehen, hondakinen zatiak altzairutegietan erretzen amaitu dutela. Gaur egun oso zaila da eta are zailagoa tresna elektrik oeta elektronikoen hondakinen kasuan, non bukatzen duten jakitea".
Munduan gertatzen denari ere argazkia atera nahi izan diogu: Pademia hasi aurreko urtean, 2019an, munduan ia 54 milioi tona hondakin elektroniko sortu genuen. Herritar bakoitzeko, bataz beste, 7,3 kilo. Dipali Sinha Ketriwal Nazio Batuen ikerlariak esan digu Europatik ere iristen direla hondakin elektroniko kutsakorrak Ghana, india eta Txina bezalako zabortegietara.