Itxi

Faktoria

Unai Pascual

'Ekonomia eraldatzen ez badugu, horrelako pandemia gehiago izango ditugu'

Oihane Yustos | EiTB Media

Euskal Herriko zientzia esparruko 400 adituk gizarteari gutun irekia idatzi diote, 'pandemia berriak saihestu eta ekonomiaren benetako aldaketa' eman dadin.

  • Unai Pascual

    Unai Pascual

    16:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Ekonomiaren eraldaketa behar dugu eta ezin du kosmetikoa izan'. Unai Pascual Ikerbasque eta BC3ko ikerlariaren hitzak dira. Berak sustatuta argitaratu da egun hauetan, Euskal Herriko 400 zientzialarik izenpetu duten gutuna. Gizarteari zuzenduta dago eta pandemia lehertu zenetik, publiko egiten duten bigarren agiria da.

Herritarren artean somatzen duten asperdura eta beldurraren gainetik, urratsak eskatzen dituzte. 'Irakaspenetatik zerbait egin behar dugu' esan du "Faktoria"n Unai Pascualek. 'Zientzia aspalditik ari da esaten pandemia berririk ez izateko, eraldaketa martxan jarri behar dela. Ze erritmo eta norantz, hori gizarte osoak hausnartu behar du'. Baina, argi dute, 'herritarrak ahaldundu, foroak sortu eta eztabaidak' egin behar direla. 'Ataka historikoan gaude' esan du BC3ko ikerlariak, 'inteligentzia handiarekin horri heldu behar diogu eta erantzukizuna partekatu behar da'. Baina, ñabardura egin du Pascualek: 'agintariek agindu dezakete nondik nora joan litekeen baina, gizarteak erantzukizunak eskatu behar ditu'.