Itxi

Faktoria

Miren Basaras mikrobiologoa

"Parazetamola hartu behar da txertoaren albo ondorioak daudenean, ez aurretik"

Oihane Yustos | EiTB Media

Basarasek ez du babestu Astrazeneka txertoa jarri aurretik Espainiako gobernuak parazetamola hartzeko egindako gomendioa. Albo-ondorioek gure sistema immunea erantzuten hasi dela esan nahi duela dio.

  • Miren Basaras mikrobiologoa

    Miren Basaras mikrobiologoa

    8:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Guk umeak txertatzen ditugunean, ez diegu apiretala ematen hartu aurretik, ezta?' Miren Basaras mikrobiologoak "Faktoria"n bozgoraz egin duen galdera da, Espainiako gobernuak egin duen azken gomendioaren ondoren. Carolina Darias ministroaren sailak, botika aurretik parazetamola jartzea gomendatu du, etor litezkeen buruko-min eta sukarrari aurre egiteko.

Basarasen hitzetan, Astrazeneka etxearen ikerketek erakutsi dute botika txertoaren aurretik jarrita ere, 'albo ondorioak ez direla samurragoak izaten' eta hortaz ez du gomendioa babesten. 'Parazetamola, sintomak garatzen dituzunean hartu beahr da, eta jasan ezina bada, bakarrik' esan du Faktorian. Eta ñabardura utzi du: 'sukarra agertzea ez da efektu txarra'. Deserosoa izan liteke baina, ez da txertoaren aurkako eragina. 'Txertaketa baten ondoren sukarra agertzeak esan nahi du gure sistema immunea aktibatzen ari dela, antigorputzak sortzen ditugula eta erreakzio ona dela esango genuke'. Pertsona gazteetan gehiago azaltzen da, 'defentsak aktiboagoak' direlako.