Itxi

Faktoria

Errezeta

Izokina beste era batera prestatu du Julen Bazek: hanburgesan

Izokin-hanburgesa prestatzeko errezeta erraza aurkeztu digu Dimako Garena jatetxeko sukaldariak. Lehengaia Laudioko Toñi arraindegian topatu dugu.

  • Izokina

    Izokina

    11:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Laudioko Toñi arrandegira jo dugu "Faktoria"n, eta bertan, Ikerrek gaurko errezetarako lehengaia proposatu du: izokina. Julen Bazek, Dimako Garena jatetxeko sukaldariak, izokina beste era batera prestatzeko proposamena egin digu: izokin-hanburgesa.

Hanburgesa bat prestatzeko osagaiak: 150 gr izokin, arrautza bat, ogi birrindu goilarakada bat, goilarakada txiki bat gatz eta goilarakada txiki bat perrexil txikitu.

Itzokina txiki-txiki egin. Ondoren, arrauza gehitu, eta, jarraian, bota ogi birrindua, gatza eta perrexila. Guztia ondo nahasi, bola bat egin, eta, segidan, hanburgesa itxura eman. Plantxan egin (norberak bere gustura).

Hanburgesa ogia hartu (bakoitza nahi duena aukeran), letxua hosto bat, tomate xerra bat eta mahonesa pixka bat. Tartean jarri izokina.