Itxi

Faktoria

Laura Garrido

"Gure asmoa da eskuineko eta zentroko esparruak batzea, PPren inguruan beti ere"

Pilar Goya | EiTB Media

Luis Barcenas diruzain ohiak PPren garai bateko zuzendaritaren aurka egindako xantaia salaketei buruz, ez direla sinesgarriak esan du, hainbatetan aldatu duelako estrategiaz.

  • Laura Garrido, FAKTORIAn: "Gure asmoa da eskuineko eta zentruko esparruak batzea, PPren inguruan".

    Laura Garrido, FAKTORIAn.

    18:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Laura Garrido Euskadiko PP-eko idazkari nagusiak martxoaren 8ko mobilizazioei buruz esan du datozen egunetako datuek erakutsiko dutela kutsatzeen kopuruan gora egiten den ala ez, bere iritzirako "osasun publikoari eman behar zitzaiolako lehenetasuna eta ikusi beharko da zer geratzen den". Eusko Jaurlaritza pandemiaz egiten ari den kudeaketa eta, batez ere, txertaketa estrategia kritikatu ditu, "ez dagoelako ez planifikaziorik, ez antolaketarik eta irizpideak aldiro aldatzen direlako".

Luis Barcenas PPeko diruzainak Auzitegi Nazionalean egin dituen azken adierazpenek ez dutela sinesgarritasunik esan du, hainbatetan estrategiaz aldatzen duelako: "Ez dakigu noiz esaten duen egia edo gezurra....PPk aspaldi ordaindu zuen Barcenas kasuaren prezioa. Orain beste pieza batzuk daude zabalik, epaileek zer esaten dueten zain".

Alderdi popularrak eta Ciudadanosek bat egiteko aukeraz galdetuta, Laura Garridok onartu du bere alderdiaren asmoa dela eskuineko eta zentroko esparruak batzea, PPren inguruan: "PP delako Sanchez-Iglesias gobernuari aurre egiteko alternatiba bakarra. Ez dakit zein den formula baina positiboa litzateke alternatiba sendo bat osatzeko". VOXeko boto emaileentzat ere uste du onurgarria izango dela ikusten dutenean baligarria dela Sanchez gobernutik kentzeko PPri botoa ematea.