Faktoria
Mikel Lakuntza
"Europako diru funtsak pentsioen truke etorriko dira, ea zer dioen jendeak hortaz"
Pilar Goya | EiTB Media
ELAko idazkari nagusiak adierazi duenez, "LABek bere buruari galdetu beharko lioke ea zergatik Euskadi, Galizia eta Kataluniako beste 3 sindikatu abertzaleak ados jartzeko gauza diren eta bera ez".
-
Mitxel Lakuntza:"ERTEek jarraitu behar dute arazoak jarraitzen badu"
22:11 min
Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusian kezkatuta azaldu da maiatzean, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak amaitzen direnean ziurgabetasun egoera areagotu daitekeelako: "Langileentzako ERTEak oso garrantzitsuak izan dira eta arazoak jarraitzen duen heinean ERTEek jarraitu beharko lukete".
Mique Iceta lurralde administarzioarekiko ministrorekin izandako bileran, sektore publikoko behin behin-behinekotasunarekin amaitzeko eskaria berritu ziotela adierazi du. Lakuntzak ez du, ordea, begi onez jaso Jauralritzak euskal Administraziorako proposatu duen irtenbidea, "partxea" dela iritzi dio: "Hiru urtetik aurrera, konsolidazio orokorra behar dela uste du ELAk, salbuespenezko egoera bati salbuespenezko irtenbidea eskainiz".
Europako funtsei dagokienez, salaketa egin du, beste behin ere, baldintzatuta datozelako, lan erreformak indarrean segi dezan, eta pentsio sistemaren erreformarekin. Horregatik ez du ulertzen ezkerreko EH Bilduk EAJri egindako proposamena, funts horien banaketarako jarrera adostu eta elkarrekin defendatzeko: "Jendeari esan behar zaio bere pentsioen truke etorriko direla funts horiek. Ea zer iritzi duten orduan!"
LABekiko harremanaz, Mitxel Lakuntzak adierazi du ez daudela ados LABek UGT eta CCOOekin zabaldu nahi dituen aliantza berriekin eta gaineratu du "LABek bere buruari galdetu beharko liokela zergatik Euskadi, Galizia eta Kataluiniako beste hiru sindikatu abertzaleak ados jartzeko gauza diren eta bera ez".