Faktoria
Maialen Lasa hematologoa
'Komeni da txertaketa gelditu eta aztertzea, tronbo gehiago egon ez badira ere'
OIhane Yustros | EiTB media
Maialen Lasa Donostiako Ospitaleko hematologoak egoki jo du AstraZenecaren albo-kalteak ikertzea, baina txertoa segurua dela esan du Europako Medikamentuen Agentziak, eta bat egin du ideia horrekin.
-
AstraZeneca txertoa
7:05 min
AstraZenecaren txertoa aztertzen jarraitzen dute osasun arduradunek. Ostegunean Europako Medikamentuen Agentziak bere txostena egingo du publiko baina, txertoaren segurua dela esaten jarraitzen du erakundeak. Orohar, zientzialariek bat egiten dute irakurketarekin baina, botikaren albo-kalteak ikertzea egoki jo dute. Maialen Lasa Donostia Ospitaleko hematologoak bat egin du ideia horrekin datuek erakutsi duten arren, ez dela tronbo edo odolbildu gehiago izan azken egunetan.
'Txertoa jarri ondoren, odolbilduen tasa 100.000 biztanleko 0'01koa da, normalean izaten diren kasuak baino gutxiago', azpimarratu du. Lasa hematologoak aitortu du odolbildu larri hauek 'ez direla ohikoak'; edonola ere, 'ezin da esan botikekin harreman zuzenik duenik baina, komeni da txertaketa gelditu eta aztertzea'.