Itxi

Faktoria

Mikel Irujo

"Laugarren olatua oso albiste txarra litzateke, ekonomia asko atzeratuko luke"

Pilar Goya | EiTB Media

Nafarroako Garapen Ekonomikoko kontseilariak Aste Santuko oporretan zuhur jokatzeko eskatu du. ERTEen epea luzatuko dela uste du eta VWek auto elektrikoa ekoitziko duen itxaropen betea azaldu du.

  • Mikel Irujo: Maiatzean ERTEak luzatu egin beharko lirateke.

    Mikel Irujo: "Laugarren olatua oso albiste txarra litzateke, ekonomia asko atzeratuko luke".

    23:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mikel Irujo Nafarroako Garapen Ekonomikoko eta Enpresako kontseilaria kezkatuta azaldu da "Faktoria"n pandemiaren balizko laugarren olatuaren aurrean: "Ekonomiak hobera egingo du, osasunak hobera egiten duen heinean. Hori argi dago. Oso albiste txarra litzateke osasun arloan batez ere, baina baita ekonomian ere, asko atzeratuko lukeelako". Irujok erantsi du Nafarorako gobernuak dituen ekonomiaren hazkundeari buruzko aurrikuspenek ez dutela kontuan hartu balizko laugarren olaturik.

Aldi baterako lan-erregulazio espedienteen inguruan, maiatzean egoera berraztertu beharko dela onartuta, uste du luzatu egin beharko direla. Nafarroan, egun, 7.700 langile daude ERTEpean. Baikor azaldu da Volkwagenek  auto elektrikoa Landabengo lantegian ekoizteko erabakia hartuko duela: "Asko lagunduko luke bateriak ekoizteko lantegia ere ondoan kokatuko balitz".  Izan ere, auto elektrikoetarako bateriak ekoizteko proiektuan Eusko Jaurlaritzarekin batera lanean ari direla adierazi du. Proiektu horrek Europako diru funtsen finantziazioa jaso beharko luke.

Jakinarazi du Espainiako gobernuarekin harremanetan daudela aeronautika sektorearentzat osatzen ari den erreskate plan bereziari ekarpenak egiteko. Nafarroako gobernuak ostalaritza sektoreari bideratutako diru laguntza planak oso harrera ona izan dutela adierazi du: "gobernuak seinale argia eman du ulertudu zein egoera latzean dagoen sektorea".