Itxi

2021/03/26

18:27

Faktoria magazina

OSASUNGINTZA

Haurdunaldiak eta erditzeak pandemian; ongizatea eta prebentzioa orekatu beharra

Itziar Rodriguez aurki erdituko da. 2016an izan zuen haurdunaldian askoz lagunduago, libreago, sentitu zela dio. Ana Mendia emaginak konfirmatu du Itziarren kezkak profesional askorenak ere badirela.

  • Erditzea, Lou Buenoren argazkia

    Erditzea, Lou Buenoren argazkia

    19:12 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pandemiari aurre egiteko ezarritako protokolo eta murrizketek haurdunaldiak eta erditzeak ere baldintzatu dituzte. Haurrak ere bai taldearen bidez plazaratu du bere hausnarketa Itziar Rodriguezek. Lau puntutan laburbildu ditu bere kezkak:

-Nola haurdun dauden emakumeek ezin izan duten lagunduta joan kontsultatara.

-Nola erditzea prestatzeko taldeak bertan behera utzi dituzten.

-Nola erditzean emakumeak maskara jantzita izan behar duen uneoro.

-Nola erditu osteko edoskitze taldeak ere, ama zein haur jaioberrientzat hain lagungarri direnak, bertan behera utzi dituzten.

Mintzagai horiek aletu dituzte Rodriguezek berak eta Ana Mendia emaginak. Azken honek ziurtatu du bikote askok osasungintza publikotik pribatura jo dutela, pribatuan kontsultetara lagunduta joatea eta talde prestaketa presentzialak berriz eskaintzen hasita daudelako. Migrazio hori "oso nabarmena" izan dela azpimarratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;