Faktoria
Kalkulu kuantikoa
Ekonomia joerak aurreikusteko, kalkulu kuantikoa
Jone Larrañaga | EiTB Media
Finantzen arlorako kalkulu kuantikoa baliatzen duen munduko enpresa bakanetakoa da Donostiako 'Multiverse'. Emaitzak hobetu edo iruzurrari aurre egiteko algoritmoak eta softwarea eskaintzen dituzte.
-
Beñat Mencía fisikari doktorea eta Román Orús CEOa, 'Multiserve'-ko Donostiako egoitzan
9:04 min
Donostian dago ekonomiari aplikatutako kalkulu kuantikoan aritzen den munduko enpresa bakarrenetarikoa. Gutxi dira, oso gutxi, adimen artifiziala eta konputazio kuantikoan ari diren enpresak munduan. Teknologia oso berria da eta aleka daude tankera horretako azterketak egiten dituzten enpresak; are eta gutxiago, kalkulu hori ekonomiara aplikatuta eskaintzen dutenak. 'Multiverse' da horietako bat. Miramongo parke teknologikoan dago. Toronton ere badute bulego bat.
Orain bi urte sortu zen, 13 lagun badira lanean eta milioi eta erdi euroko inbertsioa itxi berri dute. Urtearen amaierarako 10 milioiko inbertsioa lortu nahi lukete eta langile kopurua bikoiztu, urtero. Bi urteren buruan, 50 langile izateko aurre ikuspena daukate. Beñat Mencía da bertako langileetako bat. EHUn lizentziatua Cambridgen doktoratu zen fisika kuantikoan eta adimen artifizialaren arloan eta Sillycon Valleyn urte batzutan lan egin ondoren itzuli da Euskal Herrira. Errealitatea aurre ikusteko kalkulu kuantikoak ekarriko duen iraultzaz aritu zaigu. Roman Orus enpresako zuzendari zientifikoak kontatu digu hainbat finantza erakunderen bezero karterak eta errentagarritasuna handitzea lortu dutela kalkulu kuantikoa erabilliz eta iruzurraren kontrako borrokan aritzeko lanean ari direla euskal aldundiekin ere.