Faktoria magazina
Jerusalem
"Jerusalem Jerusalem da eta beti izango da Jerusalem"
Telmo eta Ane Aiestaran Zubizarreta neba-arrebak izan ditugu gaur gidari, Jerusalem haien begiradatik ezagutzeko. Olibondoen mendia eta urrezko kupula ikusiz bizi dira, pozik eta mundua ezagutuz.
-
Jerusalem
5:51 min
9 urte ditu Telmok eta Jerusalem-en "happy" bizi dela esan digu. Gutxien gustatzen zaiona, kalean ultraortodoxoak ikustea. Gehiena, alde zaharreko goxoki denda. Bere arreba Anek 12 urte ditu eta gehien gustatzen zaiona bere eskola dela esan digu. Gutxien, jendea armekin ikustea. Betleem eta Jerusalem-en arteko harresia kendu egingo luke, denak batera bizitzeko.
Azpeitiko lagunak eta senideak oso gogoan dituzte eta Anek adibidez kontatu digu "Go!azen" telesaila ere ikusten duela Jerusalem-en.
Bidaiatzeko aukerarik ez dugun honetan, "Faktoria" saioan gidari gazteak aurkitu ditugu munduko hainbat hiri haien begietatik ikusteko. Atzo New York erakutsi zigun Markelek, gaur Anek eta Telmok Jerusalem eta bihar Suediara, Malmöra, eramango gaitu Umak.