Faktoria magazina
Malmö
Umaren Malmö: parke eta bizikleta asko eta eskolan janari izugarri ona!!!!!
Bidaiatzeko gogoak eraginda, mundura lehioak zabaltzen ari gara "Faktoria" saioan eta gaurko arnasgunea Suediako Malmö hiritik ekarri digu Uma Irastorza Mui 6 urteko haurrak.
-
Suediako Malmö hiria
2:30 min
Suediako Malmö hirian bizi da Uma eta kontatu digu parke asko daudela, bizikleta asko, kotxeak eta jendea ere ugari eta dena gustatzen zaiola. Eskolara bizikletaz joaten dela ere esan digu eta "eskola piloa gustatzen zait, janaria izugarri ona dago eta gauza asko ikasten ditut".
Abesteko ohiturari buruz ere galdetu diogu eta Oiartzunen ezagutu duen Olentzeroren parekoa den "Tomte" pertsonaiaren kantuak ere aipatu dizkigu, kontakizun labur bezain maitagarrian Uma Irastorza Mui euskaldun suediarrak.