Itxi

Faktoria magazina

Sukaldean

Antxoak gatzunetan protagonista dituen pintxoa ekarri digu Julen Bazek

Baby Led Weaning (BLW) joera zer den ikasi dugu eta, segidan, eskuekin jan ahal izateko errezeta eskatu diogu Garena jatetxeko sukaldariari.

  • Antxoak

    Antxoak

    20:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Umeei aurreneko janak xehetuta edo purean eman beharren puskatan eta eurek eskuz hartzeko moduan emateko joera da Baby Led Weaning (BLW). Nagore Elola nutrizionistak eman dizkigu joera horri buruzko xehetasunak, eta jarraian, eskuekin jan ahal izateko errezeta eskatu diogu "Faktoria"n Julen Baz Garena jatetxeko sukaldariari.

Antxoa pintxoa idiazabal gaztaz eta tomate eta albahaka pastaz igurtzitako ogiaz

Kilo bat antxoa garbitu eta solomoa atera.

Nahastu gatz kilo erdia eta 100 gr azukre. Antxoak nahaste horrekin estali (goitik eta behetik) eta 20 minutuz bertan izan.

Ondoren, antxoak ur hotzetan pasa nahaste hori kentzeko. Paperean lehortu.

Antxoen bazterrak kendu eta gorde. Bazter horiek, tomate laurden bat, 2 albahaka orri eta oliba olio goilarakada bat nahasi eta irabiatu. Ondoren iragazi. Pasta bat aterako zaigu.

Ogi zati bat pasta horrekin igurtzi. Gaineran, Idiazabal gazta zati bat jarri, eta, gaineran, berriz, 2-4 antxoa. Amaitzeko, erramuaren lore batzuk jarri antxoen gainean.