Itxi

Faktoria

Amatiño

'Baserrien eta baserritarren intimitatea'

Bizikletaz mendira joateko sukarraz eta baserritarrekiko eta euren intimitatearekiko errespetuaz egin du hausnarketa Amatiñok 'Sinadura'n.

  • Amatiño

    Amatiño

    2:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amatiñoren 'Sinadura', "Faktoria"n.

"Azken urteotan ikaragarri gehitu dira mendi-bizikletaz dabiltzan txirrindulariak eta, itxura guztien arabera, kopurua hazi baino ez da egingo aurrerantzean ere, mendi-txirrindu elektrikoek nagusitzen diharduten neurrian.

Orain ia berrogei urte, mendi-bizikletan ibiltzeari ekin genionean, hiruzpalau zoro baino ez ginen, kartografia militarrak baliatuz han-hemenka bazterrak ezagutzen ahalegintzen ginenok. Orduan erabat normala zen, han-hemenka, batetik bestera, mendi-bueltan, bakar-bakarrik abiatzea, sekula inorekin topo egin gabe. Gaur egun, ordea, trafiko handi samarra dago mendizidorretan zehar, edozein astegun buruzuritan eta,  zer esanik ez, asteburu eta jaiegunetan.-

Orduan baziren, gainera, bizikletaz nekez igotzeko besteko aldasgorak. Gaur egun, ostera, ia-ia esan daiteke ez dagoela bizikleta elektrikoari turboa sartu eta igo ezinezko aldaparik.--

Mendizaletasuna gure-gurea da, baita txirrindularitza ere, eta, ondorioz, mendibizikletarekiko zaletasunari ez zaio jarraitzaile amorraturik falta izango, zer esanik ez emakumeek ere kirol-mota honi ekiten dioten heinean.--

Nago, ordea, kirolzaletasun berri honek baduela arreta handiz zaindu beharreko alderdia. Alegia, mendi-txirrindularirik gehien-gehienak kaletarrak direla eta jorratzen dituzten bideak eta urratutako bazterrak, aldiz, baserritarrenak.--

Aitortu dezadan, aurrera jarraitu aurretik, hogeita hamabost urte luzetan ibili ostean eta hamaika baserri-ataritara hurreratu arren, ez dudala sekula bekozko ilun nabarmenik ikusi eta ez erantun txarrik jaso. Baina, susmoa dut ez ari ote garen zenbaiten pazientzia agortzen.--

Mendi-bizikletazaleok gogoan izan beharko genuke, ez dela nahiko bidezidorretatik ez ateratzea, inoren zelairik ez gurutzatzea,  itxitako soroetan ez sartzea edo ate-txakurrik alferrik ez axaxatzea. --

Horrez gainera, uste dut, ahalegindu beharko genukeela premiarik gabe inoren ataritara ez lar hurbiltzen, inoren etxe-girorik ez hausten eta, hitz batez, baserria eta baserritarren intimitatea ahalik eta apalen errespetatzen".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz