Itxi

Faktoria

Julen Orbegozo

'Pasioa'

Kopako finalak eta hurrengo egunean izan zen Aberri Egunak sortutako pasioaz gogoeta egin du Julen Orbegozok 'Sinadura'n.

  • Julen Orbegozo

    Julen Orbegozo

    3:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Julen Orbegozoren 'Sinadura', "Faktoria"n.

"Pasioa. Pasio hura, noizbait berarekin bizi izan nuen pasioa, berpiztu antzean egin zen. Hala sentitu nuen, berriro konektatzen hasiak ginela.  Eszitazio maila goraka zihoala. Urte asko, halakorik sentitu barik. Gozatzen hasia nintzen.

Futbola eta ni. Berriro, masturbazio sozial eta mediatiko kolektiboak iruntzi ninduen.

Koitus-interruptus desatsegin antologiko batek berriro begiak ireki zizkidan arte. Zale askok finalaren aurretik egin zituzten beroketa lanek izan zuten errua.

Eta gure arteko maitasunean sinesten jarraitu gura nuen. Aitzakiak bilatzen nituen: ez naiz triste jarriko Athleticek galtzen badu, partidua ikaragarri emozionantea izango da, jokalariek jarrera eredugarriak izango dituzte… Baina, jaun-andreok, ez zen halakorik gertatu. Kopako finala historiako derbyrik aspergarriena izan zen, eta bai aurretik eta bai ostean, futbolak dauzkan alderdirik ilunenak behin eta berriro erreproduzitu ziren. Zelofana kendu eta kutxa barruan zegoena, ez zen,  ez, niretzako, Euskaldunon arteko futbol-jai idilikoa.

Begira, indignazio maila gorenak harrapatu ninduen ikusi nuenen Athleticeko jokalariei zale askok egindako agurra. Autobusa jendez, motoz eta poliziez inguratuta. Baina ze broma da hau? Ertzaintzak gogor jazartzen ditu langileen manifestazioak, jazartzen ditu kamiseta zurigorririk gabe elkartzen diren gazteak. Eta hau? Inork ez du hori epaitegian ofizioz salatuko? Ez da hori osasun publikoaren aurkako atentatu bat? Ez da kanpaina berririk egingo kirofanoen irudi eta soinuekin euskal futbol zaleei errespetua eskatzeko? Eta  Aburto kezkatuta dago Ilarrak tronpeta jo zuelako.

Ba lasai, entzuleok, biharamunean Aberri Eguna ospatu eta material berria izan genuen entretenitzeko. Bada, ordea, datu susmagarri bat: Ortuzarrek, metaforak asmatzen hain trebea denak, ez omen zuen bere mitinean futbola larregi aipatu.

Gora Euskadi Askatatutarik ez zen falta. Baina titular nagusi gisa klasiko batera jo zuen: estatutua eta autogobernua. 1981ean Arzallusik errepikatu zuen mezu bera azpimarratu zuen: Independentzia lortzeko oinarria estatutua betetzea da. 40 urte gauza bera, estatutuaren atzetik.

Agian 40 urte gutxi da, eh. Beste 40 egon gaitezke gauza bera eskatzen. Akiles eta dortokaren arteko lasterketaren aporia etortzen zait burura: Akilesek ez du inoiz dortoka pasatuko, dortokan ateratzen dion abantaila beti erdibitu daitekeelako infinitura. Twitterren irakurri nuen antzera, matematika kontua da: Madrilek EAJ behar duen bakoitzean betetzeke dagoen estatutu zatiaren erdia betetzea lortzen baduzu, inoiz ez da Estatutua osorik beteko.

Eta bitartean, jendea pozik, Aberri Egunak joan, eta Euskal Futbolaren Jaiak etorri".   

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia