Itxi

Faktoria

Amagoia Gurrutxaga Uranga

'Txerrigantxoarenak'

Iraganaz, orainaz eta etorkizunaz gogoeta egin du Amagoia Gurrutxagak.

  • Amagoia Gurrutxaga

    Amagoia Gurrutxaga

    2:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amagoia Gurrutxaga Urangaren 'Sinadura', "Faktoria"n.

"Irratia piztu eta Anjel Lertxundi hizketan, Mursegoren ondoan. Interesgarri, beti bezala. Atzera-jauzi egin dit memoriak, gaur urtebete justura. Hitz hauek irakurri nizkion orduan idazleari, pandemiaren testuinguruan argitaratutako iritzi bilketa batean: “Iragana eta oraina dira errealitatearen egoitzak. Etorkizunak zer ekarriko digun, ez dakigu. Jakitez, ez dakigu non bizi den ere. Etorkizuna, galdera-ikur bat da. Txerrigantxoa, ikastolan esaten genuen bezala: bakoitzak iruditzen zaiona zintzilika dezake bertatik”.

Etxean itxita geunden duela urtebete, Aste Santuko oporren amaierarekin lanera bueltatuko ginela baina konfinatuta segituko genuela zioten albistegiek. Ordutik, iraganaren eta orainaren egoitza ere txerrigantxotik zintzilik ikusi dugu, behin baino gehiagotan. Atzo bertan, esaterako, Bilboko kaleetan, Tubacexeko langileen bitartez. Eta zer esan etorkizunari buruz? Ostiralean, adibidez, dilindan ikusi nuen hamaikagarren aldiz, saio honetan bertan Jonan Fernandez entzutean: “Gerta daiteke hurrengo 5-7 egunetan goia jotzea positiboen goranzko joera honek, edo gerta daiteke luzatzea. Guk espero dugu hurrengo egunetan goia jotzea goranzko joerak”. Hau guztia fede kontua balitz bezala esan zuen, eta arduradun publikoek pulpitutik jardun beste lanik ez balute bezala... Askoz okerrago egon garela urtarrilean eta urrian, hori ere esan zuen; eta orain artean ezarri dituzten neurriak egokiak direla. Behin entzunaldiaren puntu horretaraino iritsita, Andoni Aizpururen rolean imajinatu nuen, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa ageri zituen eguraldi mapa baten aurrean esaten, euri dantza koreografiatzen: “Alerta laranjan egon gaitezke datorren astean, baina urtarrilean eta urrian laranja laranjago batean ginen”.

Koloretako txerrigantxoetatik zintzilik bizi dugu errealitatea. Etorkizunaren helbidea ezagutu gabe segitzen dugu. Eta ez da kasualitatea.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia