Itxi

Faktoria

ELKARRIZKETA

Salva Gonzalez: "Sartu nintzen lehen lantegian eman zidaten lana"

Esther Murelaga | EiTB Media

Kordoban trena hartu eta 14 urterekin heldu zen Salva Gonzalez Bergarara. Lana eta ikasteko grina ez ditu falta izan inoiz.

  • Salva Gonzalez Cordobar euskalduna. Kaleratzeak Stop elkarteko kidea bere motorrarekin

    Salva Gonzalez Cordobar euskalduna. Kaleratzeak Stop elkarteko kidea bere motorrarekin

    17:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Salva Gonzalez Kaleratzeak Stop Arabako elkarteko kide izateagatik ezagutuko dute askok, baina hori baino gehiago da eta 'Faktorian' bere istorioa ezagutzeko aukera izan dugu. Kordobako bere herria utzi zuen 14 urterekin eta trena hartuta heldu zen Zumarragara. Handik Bergarara joan zen taxi batean eta ordu gutxira lortu zuen bere lehenengo lana: 'Sartu nintzen lehen lantegian eman zidaten lana'.

Leku askotan lan egiteaz aparte Salvak euskara ikasteko denbora ere izan du, eta, momentu honetan, Kaleratzeak Stop elkarteko kide izateaz aparte, unibertsitatean ikasten ari da, Gasteizen, egun bizi den hirian.